Asteasuko Kross solidarioa gaur, El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen alde

I. ARRATIBEL ASTEASU.

Gaur egingo da hirugarren edizioa, eta aurten ere lortutako dirua El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko gazteen ikasketetarako bideratuko dute. Lizardi etxea, Atzapar pilota elkartea, Matxintxulo Gazte Asanblada eta Asteasuko Udala dira ekitaldiaren antolatzaileak. Aurreko bi edizioetako bakoitzean 1.000 euro inguru bilduta, aurtengo helburua zifra hori berdintzea eta, ahal bada, gainditzea da. Lasterketako izen-emateetatik eta zozketako txartelak saltzetik jasotzen dute dirua antolatzaileek. El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko hainbat gazteri ikasketak ordaintzeko bideratu dute.

Lasterketa amaitutakoan, parte-hartzaileek eta ikusleek herriko plazan hamaiketakoa egiteko aukera izango dute, eta sari banaketaren ondoren, hainbat produktu zozketatuko dituzte. Asteasuko herrigunea zeharkatzen du lasterketak, eta partaidetza gero eta handiagoa du, aurreko edizioetan jasotako iritzien arabera, oso «polita eta erakargarritzat» jo izan baitute askok. Lasterketarekin amaituko dira Asteasuko Gabonetako kultur eta kirol ekintzak.

Izen-emate ordua: 11:30ak arte (haurrak euro bat eta helduak bost euro). Goizeko, 11:30ean (500 metro): 2008 eta ondorengo urteetan jaiotakoak. Gero, 11:40tan (2 kilometro): 2004tik 2007 urtera arte (biak barne). 11:45ean: Itzuli solidadarioa (korrika, oinez, kalejiran...). Bakoi-tza bere martxan, ez da lasterketa izango. Eta eguerdian, 12:00etan: Kadeteak (4 kilometro), Jubenil eta Seniorrak (6 kilometro).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos