Asteasuko azoka igande honetan izango da proposamen ugariekin

Baserriko produktu aukera zabala egoteaz gain arroz-esne lehiaketa eta dantzaldia ere izango dira

I. ARRATIBEL ASTEASU.

Urteko ekitaldi garrantzitsuenetakoa da Asteasun iraileko azoka. Irailaren 24an, igandez egingo da, ohikoa den moduan, udazken hasieran. Azokan, Asteasuko baserrietako ganaduen erakusketaz gain, Euskal Herriko hainbat artisau, janari-ekoizle eta arlo askotako eskulangile egongo dira. Egitarauan dagoeneko ezinbesteko bihurtu den arroz-esne lehiaketa ere egingo da. Oro har, herritarrek hartzen dute parte, baina nahi duenak eman lezake izena. Horretarako, arroz-esnea frontoian aurkeztu behar da, goizeko 11:00ak baino lehen.

Eguerdian, epaimahaiak aukeratutako lehen hiru partaideak sarituko dira. Berrikun-tza gisa, arratsaldeko musika eta dantza-saioa dago. Hasteko, Asteasuko trikitixa-ikasleek emanaldia egingo dute, eta segidan Ttipika taldeak dantzaldi gidatua egingo du, animatzen den oro dantzan jartzeko. Goizeko 10:00etan, azoka eta ganadu erakusketa irekitzea izango da.

Ondoren, 11:00etan, txekor-erre pintxoak eta taloak. Eguerdiko 12:00etan, arroz-esne lehiaketaren sari-banaketa egingo da eta 12:30ean, esne-behien erakustaldia. Arrastaldean berriz, 18:00etatik aurrera, Asteasuko trikitilariak arituko dira giroa alaitzen. Ondoren, giro ezin hobea izango da Ttipika taldeak egingo duen dantzaldi gidatuan.

Bulanoko bidea

Asteasuko Udala lehentasuna ematen ari da hainbat herri-lan egiteari. Horien artean, egoera txarrean zegoen Bulanoko bidea berritzeko lanak daude. Iaz egin zen konponketaren eta egokitzearen fasea, eta aurten, prozedura negoziatu bidez, Orsa enpresari eman dio bigarrean fasea burutzeko ardura.

Fotos

Vídeos