Asteasu-Aia gaur Usarrabi pilotalekuan

I.A. ASTEASU.

Gipuzkoako Herriarteko Esku Pilota Txapelketa final hamaseirenetan dago. Joaneko partidak asteburuan jokatu ziren, eta bertan, asteasuarrek 1 eta 2 galdu zuten Aiaren kontra Aiako frontoian. Kadeetan, Lanzeta-Huitzi (Asteasu) 1-22 Albeniz-Orbegozo (Aia) eta Jubeniletan, Huitzi-Elizegi (Asteasu) 19-22 Orbegozo-Iruretagoiena (Aia) galdu zuten. Eta Nagusietan, Urbieta-Aizpuru (Asteasu) 22-1 Zendoia-Urbieta irabazi zuten. Itzulerakoak gaur jokatuko dituzte Usarrabi pilota lekuan 20:00etatik aurrera. Irazbaleak bigarren kaporaketa Astigarraga aurka izango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos