Aste Santuko elizkizunak gaurtik igandera

YARZA IKAZTEGIETA.

Aste Santuko ospakizun bereziak izango dira San Lorentzo elizan gaurtik Pazko Igandera bitartean. Gaur, Ostegun Santua 19:00etan izango da Jaunaren Afaria, bihar 10:00etan egingo da Gurutze Bidea eta 16:30ean Nekaldia. Larunbatean ez da ospakizunik izango herrian, Pazko Gaubeila Alegian egingo da 20:00etan. Pazko Igandeko meza 10:00etan izango da.

Telebista ikusteko arazoak

Telefono mugikorrentzako 4G teknologia jarri dute herrian operadoreek eta telebista ikusteko arazoak sortu ditu, telebistaren ondoko frekuentziatik bideratu baitute. Arazoak konpontzeko etxe bakoitzeko antenan moldaketa batzuk egin behar dira, operadoreek beraiek egingo dituztenak doan. Hala ere, arazoak dituzten herritarrek 900.833.999ra deitu beharko dute eta arazoaren berri eman. Informazio gehiago jakiteko www.llega800.es webgunea kontsulta daiteke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos