Aste bete San Lorentzo jaiei hasiera emateko Ikaztegietan

YARZA IKAZTEGIETA.

Datorren ostegunean, abuztuaren 10ean, hasiko dira Ikaztegietako San Lorentzo jaiak. Goizeko 11:00etan botako dute txupinazoa eta jarraian buruhandiak aterako dira haurrekin eta gaztetxoekin jolastera. 11:15ean Meza izango da elizan eta ondoren txakolin dastaketa egingo da. 13:00etan herriko musikariek kontzertua eskainiko dute. Arratsaldean, brille desafioa egingo da 17:00etan eta jarraian pintxo lehiaketa izango da, toka txapelketarekin batera. Iluntzeko 21:00etan zahagi-ardoa izango da. Afalondoren herritarrek dantzatuko dute eta ondoren Zesuma taldearekin dantzaldia izango da.

Hurrengo egunean, ostiralean, haurren eguna izango da. Goizeko 11:30ean zinta-lasterketa antolatuko da eta eguerditik aurrera Ibiriren animaliak egongo dira. Jarraian, umeen bazkaria izango da plazan eta ondoren jokoak. Arratsaldean, merienda eskainiko da haurrentzako. 17:30ean pelota partiduak jokatuko dira eta 19:30ean Tio Teronen Semeak dantza taldearen emanaldia izango da. Iluntzeko 21:00etan herri afaria izango da eta ondoren Ansorregi eta Larrañagarekin erromeria. Jarraian, After lontxa izango da reggae, elektro eta reggaetoiarekin.

Larunbatean, kuadrillen egunarekin, amaituko dira jaiak. Goizeko 11:30ean plazako frontoi txikiko txapelketako finalak jokatuko dira eta jarraian kuadrillen arteko bazkaria prestatzen hasiko dira. Bazkaria 14:30ean izango da eta ondore mus txapelketa antolatuko da. 16:00etan haurrentzako jolasak antolatuko dira eta amaieran apar festa izango da. 17:30ean poteoa hasiko da Elektrotxufla txarangarekin. Jarraian, kuadrillen arteko jolasak izango dira eta ondoren afaria. Gaueko 23:00etan ikazkinaren igoera egingo da. Ondoren, Estarlus, Sukarra 37 eta DJ Jo ta Txo taldeen kontzertua hasiko da.

Fotos

Vídeos