Aseginolaza eta Urkia sarituak Ordiziako azokan

Ramon Aseginolazaren alaba Ordizian jarritako postuan.
Ramon Aseginolazaren alaba Ordizian jarritako postuan.

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Asteazkenean, Ordizian Euskal jaien baitan azokako lehiaketak burutu ziren. Bertan bi herritarrek parte hartu zuten eta irabazi gainera. Alde batetik fruta lehiaketan bigarren postuan Ramon Aseginolaza Kalbario baserrikoa sailkatu zen; bestetik ganadu txapelketan Prontxio Urkia, Urbizu Berri baserrikoa: Abelburu hoberena 12-18 hilabete bitarteko bigantxekin, 5-7 urte bitarteko behiekin eta 7-9 urte baino gehiago behiekin irabazi zuen.

Areto futbola

Idiazabalgo Areto Futboleko neska mutil lehen lagunarteko partidua atzo jokatu zuten mutilak Donostiako Makax C.D 25 Urte taldearen aurka, Zelaako kiroldegian.Gaur larunbatean Bilbaoko Abusuko taldeak dira txapelketako Stilo 'A', Stilo 'B'. Ordizia K.E., Idiazabal K.E., Muskiz A.C. eta Santurtzi F.S. eta lehengo partidak izaldarrek 13:15ean Ordizi kontra dute eta bigarrengo partidua Stilo 'A' kontra.

Bazkari herrikoia

Bihar, V. Axari Trail jokatuko da Idiazabalen. Sari banaketa ondoren, bazkaria izango da 14:30ak aldera Zelaako kiroldegian. Tiketak erosteko Izpar goxoki dendan salgai baita egunean bertan ere egongo dira 2 eurotan.

Fotos

Vídeos