Artziniega eta Orduñara bidaian izen emateko azken eguna bihar

YARZA ALTZO.

Datorren larunbaterako, urriaren 7rako, Arabako Artziniega eta Orduñara irteera antolatu du udalak. Herritar guztiek parte hartu ahal izango dute nahiz eta jubilatuek lehentasuna izango duten. Autobusa goizeko 9:00etan aterako da Altzoko plazatik eta 11:00etarako iritsiko da Artomañako txakolindegira. Bertan bisita eta hamaiketakoa egingo dute eta 12:30ean Artziniegako museo etnografikora bisita egingo dute. Ondoren, La Encina jatetxean bazkalduko dute. Arratsaldean Orduña ikusteko aukera izango dute. Herrira itzulera iluntzeko 21:00ak aldera izango da. Bidaiaren prezioa 35 eurokoa izango da pertsonako autobusa, bisitak eta bazkaria barne. Parte hartu nahi dutenek udaletxeko bulegoan eman beharko dute izena 943652413 telefono zenbakira deituta urriaren 4a, asteazkena, baino lehen.

Liburutegia eta haur gela

Atzo ireki ziren berriro liburutegia eta haur gela udako oporren ondoren. Ikasturte osoan ohiko ordutegian irekiko dira, 16:30etik 18:30era.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos