Artisau eta barazki azoka kultur anitza igandean

YARZA LEABURU-TXARAMA.

Leaburu-Txaramako Udalak igandean, artisautza eta barazki azoka antolatu du bederatzigarren urtez. Aurtengo azokan kultur aniztasuna izango da protagonista eta horren harira jatorri ezberdinetako jakiak dastatzeko aukera egongo da. Azoka goizeko 10:00etan irekiko da eta goiz guztian zozketak, galirinez egindako taloak, musika, zaldian ibiltzeko aukera, eta abar izango da. 11:00etan, herrialde ezberdinetako jakien dastaketa egingo da, hala nola, Kubako, Errumaniako, Argentinako, Saharako, Argentinako edota Argeliako jakiekin. Eguerditik aurrera Luis Erasok motozerraz egurra lantzeko erakustaldia eskainiko du eta ondoren, Joxe Manuel Iriartek zaldi erakustaldia egingo du.

Egunari amaiera emateko bertso-bazkaria egingo da Zazpi-Bide elkartean Jokin Uranga eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin.

Bazkarirako txartelak salgai daude Udaletxean eta Ostatuan, helduenak 20 eurotan eta haurrenak 10 eurotan.haurrenak 10 eurotan.

Fotos

Vídeos