Arribeko festak bihartik aurrera

URRIZALKI ARRIBE-ATALLU.

Arribeko festak bihar hasiko dira programa honekin: 19:33etan Arribe-Gorriti marka hausteko saiakera, 20:13etan festei hasiera emateko txupinazoa, 21:30ean herri afaria, 00:30ean Laiotz taldearen kontzertua ta goizeko 04:00etan DJ Elorri eta txupito festa. Larunbatean ere ekitaldiak izango dira. 12:00etan, puskabiltza arratsaldean plazan: Bordetxe abere zirkoa. Ondoren dantzaldia Zesuma taldearekin. Amaitzean, musika txosnan eta DJ Elorrirekin goizaldera arte.

Hilaren 16an, igandean, ekitaldiak goizeko 9:00etan hasiko diragoiz soinuarekin. 12:00etan Meza santua. 12:30ean XVII. patata tortilla lehiaketa eta ondoren hamaiketakoa. Arratsaldeko 17:30ean frontoiean pilota partidak. Segidan Kañamares-Saralegi aizkolariak eta Josetxu Urrutia harri jasotzailea plazan. 20:00etan trikitilariak. Amaitzeko, astelehenean, hilak 17, 11:00etan puskabiltza txistulariez alaiturik eta 21:30ean herri afaria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos