Arrantzaz gozatzeko aukera izan dute Herri Eskolako ikaslek

Agauntza errekan arrantzan aritu ziren, besteak beste./
Agauntza errekan arrantzan aritu ziren, besteak beste.

BELÉN PARRA OLABERRIA.

Olaberriko Herri Eskolako haur guztiek, arrantza egun batez gozatzeko aukera izan zuten ostiralean. 'Ura' izan da azken hiruhilabete honetan landu duten proiektuaren gaia eta honen barruan errekak ezagutu, kokatu, gertuen daudenetatik munduaren beste puntan daudenetaraino, eta hauetan dagoen bizitza aztertu dute. Bitartean, irakasleek, Arrantza Federazioko kideekin kontaktatzeko aukera izan zuten eta era berean irteera bat antolatu.

Olain, Xabier, Arkaitz eta beste batzuk ere, Federazioko kideak eta ohikoak, antolatzen diren arrantza txapelketetan, izan ziren joko ezberdinen buruak, 2 eta 12 urteko ikasleak zirela kontuan hartuta, eta denen gustuko ekintzak eginez. Eta irakasleen iritziz, lortu zuten, «denek oso ondo pasa zuten goiz osoan, ikasle gutxik ezagutzen zuen kirol bat ezagutuz eta gertutik ikusiz, hainbeste entzun eta landu zuten erreka hori».

Haur txikiak autobusez eta zaharrenak oinez, Lazkaora gerturatu ziren. Agauntza errekan, eraman zituzten tresnekin, katiuska, uretako betaurreko, uztai, kainabera, euli... hil gabeko arrantzari hasiera eman zioten.

Txikienek joko ezberdinak egin zituzten eta zaharrenek, amua nola jartzen eta kainabera nola botatzen zen ikasi ondoren, antolatzaileek aurretik botatako amuarrainak arrantzatu zituzten. Festa handi bat izan zen, ez umeentzat bakarrik; ekintza honek, lazkaotar asko erakarri zituen. Haurren komentarioak oso ezberdinak izan ziren, «nik uste nuen kainabera puskatu egin behar zela, ez nuen uste hain malgua izango zenik», «ez da erraza kainabera botatzea», «arrainak oso irristakorrak dira», «arrainak hartu eta gero uretara botatzen genituen berriro», «asko gustatu zait arrantza egitea».

Federazioko kideak ere oso gustura zeuden, ekintza honek, arrantza bultzatzen lagundu die, kirol hau ez delako oso ezaguna. Eta eskolak, irakasle baten hitzetan «ikasleak, beste behin klasea gelatik kalera ateratzea, azken irteera honetan errekara, lortu du».

Olaberriko Herri Eskolak eskerrak eman nahi dizkie Lazkaoko Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta Euskal Arrantzako Federazioari, beren parte-hartzeagatik eta ekintza hau aurrera eramaten laguntzeagatik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos