Ariketa hipopresiboen ikastaroa antolatu da

NÚÑEZ LEGORRETA.

Legorretako Udalak ikasturte honetarako ikastaroen artean ariketa hipopresiboen klaseak antolatu ditu.

Ariketa hauek egokiak dira min edo tentsio muskularrak, gernu inkontinentzia, sexu-disfuntzioak, estresa, antsietatea, eta abar lantzeko, edo besterik gabe kirola egiteko beste modu bat ikasteko.

Astean hiru egunetan emango ditu klaseak Izar Aguilar irakasleak, ostiraletan 10:30etik 11:15era eta 15:30etik 16:15era, eta astearteetan eta ostegunetan 15:15etik 16:00etara. Izen ematea Legorretako liburutegian egin beharko da aste honetan, edo 943085050 telefonora deituz.

Fotos

Vídeos