Areto futboleko senior mutilek etxean jokatuko dute gaur gauean

Kopako final laurdeneko partidua jokatu zuten idiazabaldarrek etxean; galdu egin zuten. /  ELORZA
Kopako final laurdeneko partidua jokatu zuten idiazabaldarrek etxean; galdu egin zuten. / ELORZA

MC. ELORZA IDIAZABAL.

Areto futboleko Idiazabal BaiReformas sénior mutilek gaur jokatuko dute, gaueko 22:30ean, ligako 10. jardunaldia Alustiza Autobusak Orio taldearen aurka, Zelaako kiroldegian.

Idiazabal BaiReformas senior neskak etzi igandean goizeko 11:00etan jokatuko dute ligako 8. jardunaldia Trumoi taberna-Eguzki taldearen aurka Lasarte Oria-ko Michelin aretoan.

Pasa den asteburuan ez zuten ligako jardunaldirik jokatu mutilak kopa baizik eta neskek ez zuten partidurik eduki.

Hain zuzen ere, senior mutilek Gipuzkoako kopako finala laurdena jokatu zuten etxean Pasai Antxo taldearen aurka. Idiazabaldarrak baino bi maila gorago jokatzen dute paisatarrek eta 2-9 galdu zuten. Golegileak Xabier Azurmendi eta Ander Garmendia 'Pexka' izan ziren. Nahiz eta kanporatuak izan, kopako txapelketa ona egin dute mutilek eta eskerrak eman nahi dizkiote, gainera, Zelaako kiroldegira animatzera hurbildu zineten guztiei.

Santa Lucía

El miércoles se celebró la festividad de Santa Lucía en el Hogar del Jubilado, con una chocolatada, preparada por las mujeres de la junta directiva. Antes, también llevaron chocolate y bizcochos a los usuarios del centro de día.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos