Areto futboleko senior mutilek Legorretan jokatuko dute gaur

ELORZA

Idiazabal BaiReformas areto futboleko senior mutilek gaur jokatuko dute 20:30ean, ligako 6. jardunaldia Bilkoin Legorreta taldearen aurka Legorretako Harripilla kiroldegian. Idiazabal BaiReformas senior neskek bihar jokatuko dute 16:30ean Trintxerpe CD taldearen aurka, Zelaako kiroldegian, ligako laugarren jardunaldia. Pasaden asteburuan senior mutilek 4-3 galdu zuten Zaldibian. Golegileak ñigo Lizarralde, Luis Malkorra eta Aitor Urteaga 'Antti' izan ziren. Senior neskek 1-3 irabazi zuten Tolosan. Golegileak Irati Iparragirre (2) eta Olaia Aguilar izan ziren.

Fotos

Vídeos