Areto futboleko senior mailako neska eta mutilek kanpoan jokatuko dute

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Idiazabal Bai Reformas senior mailako mutilek gaur dute partida, 21:45ean, Tellatuberri Zaldibi taldearen aurka Zaldibiko Resti frontoian. Idiazabal Bai Reformas senior mailako neskek, berriz, bihar jokatuko dute, 17:00etan Teep Samaniego Orixe Tolosaldea taldearen aurka Tolosako Uzturpe frontoian.

Bertsolari Txapelketa

Abenduaren 17an BEC-en egingo den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako autobusa antolatu da. Irteera 8:00etan izango da Seguratik, Idiazabaldik pasatuko da. Buelta, finala bukatu eta ordu erdira. Prezioa: 12 euro. Bihar eman behar da izena Segurako Hitz edo Irri euskaraz elkarri elkartean.

Fotos

Vídeos