Areto futbola eta musika, gaurko protagonistak

M. C. ELORZA IDIAZABAL.

Gaur herrian bi ekitaldia desberdin eta berezi antolatu dira. Hasteko, goizeko 10:00etan, areto futboleko taldeek jokatuko dute, guztira bi partida, jokalari beteranoak gaur egungoen aurka. 10:00etan, neskak jokatuko dute eta 11:00etan, mutilak. Lehiak Zelaako kiroldegian jokatuko dira.

Bestalde, gaur ere 22:00etan, Pilarreneko tabernak antolatuta 'Flamengo Fusio Gaua' izango da. Partaideak: Zahara (abeslaria), Beñat Urteaga (gitarra-jotzailea) eta Iñaki Telleria (perkusioa).

Arantzamendiko juntadizoa

Aspalditik egiten zen bezala aurten ere ataundar eta idiazabaldarren juntadizoa egingo da. Hitzordua, datorren uztailaren 25ean, astearetan Santiago eguna, Arantzamendiko dantzalekuan. Hamaiketakoa egongo da 11:00etan trikitilariek alaituta. «Animatu eta gozatu gure mendi eta larreetaz», diote antolatzaileek. Juntadizioa Idiazabalgo Udalak eta Atxurbide aldeko Ataun eta Idiazabalgo abeltzainak egiten dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos