Aranzadiko Javi Buces eta Juantxo Agirre kultur etxean izango dira gaur arratsaldean

GOIKOETXEA ALEGIA.

Aranzadi Zientzia Elkarteak urteak daramatza Gerra Zibilarekin eta Frankismoarekin lotutako ikerketak egiten. Tokian tokiko ikerketen bidez memoria historikoa berreskuratu ahal izan dute, gerra eta errepresioa sufritu duten biktimengan arreta jarriz. «Lanketa hori metodologia zehatz batekin egiten da eta ikerketaren dibulgazioarekin batera, biktima guztien onarpena lortzen da», azaldu dute Alegiako Udaletik.

Alegiarrei egitasmo horren nondik norakoak azaltzeko kultur etxean izango dira gaur 18:30ean Aranzadiko Javi Buces eta Juantxo Agirre. Horrekin batera, azaroaren 3tik abenduaren 1era Oroimenaren bulegoa zabalduko da udaletxeko bigarren solairuan, ostiraletan 10:00etatik 13:00etara. Bertan 1936 eta 1945 urteen artean errepresaliak jasan zituzten senideen edo herritarren inguruko informazioa eska-tzeko aukera izango dute alegiarrek. Bulegora gerturatu ezin dutenek 943 46 61 42ra deituta edo imuxika@aranzadi.eus helbidera idatzita eskuratu ahal izango dute informazio hori.

Fotos

Vídeos