Borrar
Arantzazura irteera egin zuen taldea eta bazkaltzen. ALBIZU
Arantzazura bisita egiten dute aurten ere zegamarrek

Arantzazura bisita egiten dute aurten ere zegamarrek

EDURNE ALBIZU

ZEGAMA.

Miércoles, 23 de mayo 2018, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurten ere Arantzazura bisita egin dute zegamarrek. Igandean, eguraldi ederra lagun, goizeko 9:00etan lau autobus irten ziren. Leku berrian bazkaldu zuten, Eskistako txabola inguruan hain zuzen ere. Urte askotan, zerbait lehenago egiten bazen ere, irisgarritasun arazoak zirela eta materiala kotxez iristen den eremuan egitea erabaki zen, batez ere, goizean goiz bertan lanean aritzen direnak kontutan hartuta eta hauei lana erreztu asmoz.

Astelehenean, Arantzazun Meza Nagusia entzun ondoren, batzuk bazkal aurretik eta beste batzuk bazkal ondoren hartu zuten etxerako bidea, eta denak ere ondo bustita iritsi ziren herrira, baina urteroko ohiturari eutsi ziotenaren pozean. Honela, Anduetza Parketxe ondoan herriko txikienei gozoki banaketa egin ondoren, prozesioan San Martin parrokira iritsi ziren erromesak eta ondoren otartekoa eta ohiko afariak burutu ziren urteroko moduan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios