Arantzazuko erromesaldia

A.E. SEGURA.

Arantzazura urtero egin ohi den erromesaldia asteburuan egingo da, irailaren 2 eta 3an, mutiloar eta zeraindarrekin batera. Peregrinaziora joateko asmoa dutenek aurrez eman beharko dute izena Mirentxuren estankoan. Larunbatean oinez egingo da txangoa Seguratik eta, erromesaldia konplitu ondoren, autobusez itzultzeko edo Arantzazun bertan geratzeko aukera izango da. Arantzazuko aterpetxean igaroko da gaua eta Hospederian egingo dira otorduak. Igandean, goizeko 10.00etan irtengo da autobusa Segurako plazatik. Meza entzun eta Hospederian bazkaldu ondoren, arratsaldean 5etan itzuliko da autobusa.

Fotos

Vídeos