Aparkaleku nagusia handitu egin da

Aste honetan egin dira azken lanak aparkalekuan. /  A.E.
Aste honetan egin dira azken lanak aparkalekuan. / A.E.

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Parke ondoan kokatuta dagoen aparkaleku nagusia handitu egin da. Erabilgarria dago auto gehiagori lekua egiteko, nahiz eta zorua ez den alboko aparkaleku zati handiaren berdina.

Auto-karabanak

Segurako Udalaren hasierako asmoa toki horretan auto-karabanentzako aparkalekua egitea zen, baina eremuak ez du ematen herrian dauden auto-karabana guztiak bertan biltzeko.

Horregatik aparkalekua autoentzat izatea erabaki da, nahiz eta etorkizunean beste erabilpen bat izan dezakeen. Aste honetan egin dira azken prestaketa lanak bertan eta irekita dago jada autoak bertan uzteko aukera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos