Aparkaleku itxien inguruko informazio bilera bihar

NÚÑEZ ANOETA.

Udalak aparkaleku itxiak egiteko proiektua aurkeztuko du bihar udaletxean egingo den bileran. Aparkalekuak anbulategi ondoko lursailean egingo lirateke, zehazki 46 aparkaleku, bi solairutan banatuak, ate metaliko propioarekin eta ate orokor automatikoz babestua. Garaje bakoitzak gutxienez 17 m2 izango lituzke, 2,60 metroko gutxieneko altuerarekin eta 2,85 metroko gutxieneko zabalerarekin. Prezioa 22.500 edo 23.500 eurokoa izatea aurreikusi da, BEZ barne.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos