Apar-festa eta ur-jolasak, patata tortilla lehiaketa eta bertso-saioa Elbarrenen

Asteartean haurrek parte hartu zuten X. krosean. / ARGAZKIAK I.A.
Asteartean haurrek parte hartu zuten X. krosean. / ARGAZKIAK I.A.

IMANOL ARRATIBEL ZIZURKIL.

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurko auzoko festetan. 12:00etan, apar-festa eta ur-jolasak. 16:00etan, ginkana, 18:00etan 'Zoozoom' ikuskizuna Markeliñe antzerki taldearen eskutik. Ondoren buruhandiak. Bi ordu beranduago, hau da 20:00etan, patata tortilla lehiaketa. Lehiaketan egindako tortillak jan eta afaltzeko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.

Bertsolariak

Gaueko 22:00etan, bertso-saioa: Amaia Agirre, Unai Mendizabal, Oihana Iguaran, Aritz Mujika eta Beñat Iguaran. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta izango da. Ondoren Maria Lasa eta Irati Iruzun trikitilari bikotea. Informazio gehigarria: Ur-Jolasak: materiala norberak ekarri beharko du: kuboak, uretako pistolak... Tortilla patata lehiaketa: suak eta tresnak talde bakoitzak eraman beharko ditu.

Fotos

Vídeos