Apaingarri tailerra, poesia emanaldia eta talo jatea gaur arratsaldean Altzon

Odriozolak Anizeto Olanok egindako lana azaldu zuen. /  YARZA
Odriozolak Anizeto Olanok egindako lana azaldu zuen. / YARZA

YARZA ALTZO.

Olentzerotan Jakinminez abenduko kultur egitaraua aurrera doa eta gaur arratsaldean ekitaldiz betea izango da Altzon. Arratsaldeko 16:00etan Eguberrietako apaingarriak egiteko tailerra izango da familia guztiarentzat udaletxe azpiko lokalean. Ondoren, 19:00etan Ane Zubeldiak eta Eider Perezek 'Autobiographikal' poesia antzeztu emanaldia eskainiko dute. Munduko poeta ezberdinen olerkiak irakurri eta antzeztuko dituzte bertan. Egunari amaiera emateko talo jatea izango da Elordi elkartean. 20:00etan haurrentzako eta gaztetxoentzako izango da eta 21:00etan gazteentzako eta helduentzako. Taloarekin batera hirugiharra, txorizoa, gazta eta gaztainak egongo dira. Haurrentzako prezioa sei eurokoa izango da, ikasle gazteena 12 eurokoa eta helduena 18 eurokoa.

Bestalde, ostegunean Onintza Odriozolak Aniceto Olano 'Migel Altzo'ri buruzko hitzaldia eskaini zuen. Herritarrak interes bereziarekin jarraitu zuten Olanok euskal eskolaren inguruan egindako lana eta gogoz parte hartu zuten Odriozolarekin solasaldian garai hartako planteamenduei eta gaur egungo hezkuntza sistemaren inguruan hitz eginez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos