Antzezpen arrakastatsua San Adrianen

San Adrian kobazuloa igandean. / PARKETXE SAREA

E. ALBIZU

Igandean Aizkorriko Lagunen eguna ospatu zen eta egitarauaren barruan Aizkorri-Aratz natura parkean, San Adrian (Leizarrate) igarolekuan hain zuzen ere, gizateriaren ondare den gune honen historia luzea an-tzeztu da. 1.000 metroko altitudea gainditzen duen mendi ingurune honetan, antzezpen dibertigarri eta atsegin honetaz gozatzea zoragarria izan da. Hamaika pertsonaien arteko elkarrizketen bitartez, historikoki igarobide estrategiko honetan izan diren momentu garrantzitsuen berrikusia egin da. Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak eskerrak eman nahi izan dizkiote Urrup antzerki taldeari, «zailtasun anitzak dituen ingurune hau antzezpen taulada bihurtzeagatik eta ikusleak aho zabalik izan dituen antzezlana sor-tzeagatik, historian oinarritutako antzezlana izanik. Eskerrak eman musikariei ere, beraien instrumentu musikalez arroka biluzia musikalez janzteagatik. Azkenik eskerrak eman bertaratutako 120 pertsona baino gehiagori, kobazuloa bizitzaz beteriko gune bat bihurtzeagatik».

Fotos

Vídeos