'Sex o no sex' antzerkia eskainiko du Virginia Imazek gaur Mikelasagastin

Virginia Imaz gaur Anoetan arituko da./
Virginia Imaz gaur Anoetan arituko da.

Emanaldia 22:00etan hasiko da. Gazteleraz da eta heldueo zuzenduta

NÚÑEZ ANOETA.

Anoetako Udalak helduei zuzendutako antzerki saioa antolatu du gaur ostiralean, azaroaren 3an. Gaueko 22:00etatik aurrera Oihulari Klown taldeko Virginia Imazek 'Sex o no sex' antzerkia eskainiko du Mikelasagasti auditorioan. Emanaldia gazteleraz izango da.

Euskararen erabilera

Anoetako Udalak lau urtez behin egin ohi duen bezala aurten ere euskararen kale-erabileraren neurketa egin du. Ikerketa honekin azken hamabost urteetan euskarak herrian izan duen bilakaera ezagutu ahal izan du udalak eta emaitzen arabera, erabilera jaitsi egin da eta elkarrizketen ehuneko 57,7a bakarrik egiten dira euskaraz.

Hori dela eta, euskararen egoerari buruzko hausnarketa prozesua jarri du martxan. Bihar larunbatean, goizean, azaroaren 4an, tailer parte hartzailea egingo da. Bertan euskararen egoera aztertuko da eta etorkizuneko proposamenak aztertuko dira. Bilera goizeko 10:30ean hasiko da eta bi orduko iraupena izango du.

Fotos

Vídeos