Anoetako liburutegiak udako ordutegia du

NÚÑEZ

Uztailean eta abuztuan udako ordutegia izango du Anoetako udal liburutegiak. Goizez, 9:00etatik 13:30etara, egongo da irekita liburutegia uztailaren 3tik 21era eta abuztuaren 1etik 11ra. Era berean, azterketetarako ikasi behar duten ikasleek udan ere erabilgarri izango dute liburutegi ondoko ikasketa gela. Astelehenetik igandera egongo da irekita, goizeko 9:00etatik iluntzeko 21:00etara.

Fotos

Vídeos