Anoetako Kukuak taldeak azken partida jokatuko du

Anoetako Kukuak Oskar Rubiños entrenatzailearekin sanjoanetako txapelketan. / NÚÑEZ
Anoetako Kukuak Oskar Rubiños entrenatzailearekin sanjoanetako txapelketan. / NÚÑEZ

Tolosako San Joan festetako torneoan jokatuko du herriko taldeak gaur goizean

NÚÑEZ ANOETA.

Tolosako sanjoanetako torneoan jokatuko du Anoetako Kukuak taldeak bere azken partida. Gaur 10:00etan, Usabal kiroldegian hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko du Intxurre taldearen aurka. Kukuak taldeko jokalariak hauek dira: Uxue Uzquiano, Naroa Rojo, Maria Ansa, Lucia Caballero, Itxaso Agues, Irati Arbelegi, Lorena Esnaola eta Intza Berazak. Finalerdia golik gabe amaitu ondoren penaltietan galdu zuten, nahiz eta aurkariak baino hobeto jokatu.

Txikitatik jokatu dute futbolean elkarrekin eta azken urteetan hainbat finaletara iritsi dira bai Eguberritako Shanti Torneoan, Tolosan ere, zein sanjoanetan Arsenal elkarteak antolatzen duenean, Oskar Rubiños entrenatzailearen laguntzarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos