Anoetako baserrietara bisita

Baserriko lana gertutik ezagutu zuten gaztetxoek. /
Baserriko lana gertutik ezagutu zuten gaztetxoek.

NÚÑEZ ANOETA.

Anoetako Herri Ikastolako kideek Sarobe eta Barrundi baserrietara bisita egin zuten joan den igandean herrian lehen sektorean lan egiten duten herritarrak eta bertan ekoizten dena hobeto ezagutzeko helburuarekin. Berrogeita hamar pertsonatik gora, ikasleak zein gurasoak, parte hartu zuten Anoetako udalak, baserritarrak eta Jolas eta Ekin elkarteak elkarlanean antolatu zuten irteetan.

Gazteek baserriko bizimodua eta bertan ekoiten diren produktuak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, baita ikuiluan zein baratzean aritzeko aukera ere. Bisitari amaiera emateko bertako produktuekin osatutako hamaiketakoa egin zuten.

Dokumentala gaur

Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatuta 'Fusiles o pintadas. La lucha no violenta del pueblo saharaui', Jordi Oriola Folch-en dokumentala, eskainiko da gaur udaletxeko areto nagusian 18:30ean

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos