Aniztasuna, 10 arrazoi eta milaka aukera!

Jai giroa izan zen nagusi Fleming herri eskolakoen festan. /  ARRATIBEL
Jai giroa izan zen nagusi Fleming herri eskolakoen festan. / ARRATIBEL

IMANOL ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Fleming Herri Eskolan 'Aniztasunaren eta Elkarbizitzaren jaia' ospatu zen. Arratsaldean kalejira batekin hasi zen, bertan Besamotzako konpartsako erraldoi eta ipotxak ikusi ziren, baita trikitilariak, perkusio, txalaparta, dantza afrikarrak eta amerikarrak eta batukada ere. EH11koloreko Burubeltz ardi erraldoiarekin batera eskolako haurrek landutako herrialde ezberdinak ordezkatzen zituzten oihalak ere ikusteko aukera izan ziren. Jaialdia Eskolako komunitateak eta Kolore Guztiak elkarteak antolatu dute, komunitate osoak parte hartu zuelarik festa koloretsu honetan. Eskolan, familiak jatorri eta kultura anitzekoak dira eta aniztasun balorea defendatu eta agerian utzi nahi izan da.

«Herritarren arteko elkar ezagutza, elkarlana eta aniztasun balioak bultzatu Wnahi ditugu Fleming Herri Eskolan, Amasa-Villabona herriarekin batera» zioten antolatzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos