Aniztasuna, 10 arrazoi eta milaka aukera! jaia bihar, Fleming Eskolan

IMANOL ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Bihar, Fleming Herri Eskolan Aniztasunaren eta Elkarbizitzaren jaia ospatuko da Amasa-Villabonan. Arratsaldeko, 16:30ean kalejira batek emango dio hasiera jaiari eta bertan Besamotzako konpar-tsako erraldoi eta ipotxak izango dira, baita trikitilariak eta batukada ere. Kalejira horretan, EH11koloreko Burubeltz ardi erraldoia izango dugu eta eskolako haurrek landutako oihalak herrialde ezberdinak ordezkatuko dituztenak ere. Ondoren, herriko hainbat plazetan herrialde ezberdinetako dantzak izango dira, afrikarrak, amerikarrak, europarrak... Jaiarekin jarraitu nahi duenak, perkusio tailerra egiteko aukera izango du txalaparta edo danborrekin. Ondoren, haurrentzat sentsibilizazio jolasak eta tailerrak izango dira: sokatira, bolo jokoak, diana, kamisetak egitea, hennaz eskuak margotzea, izenak arabiarrez idaztea,...

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos