Angel Mari Peñagarikano eta Migel Lazpiurri egin zien omenaldia Karraztarro Ehiz Elkarteak

Angel Mari Peñagarikano eta Migel Lazpiur jasotako oroigarriekin. /
Angel Mari Peñagarikano eta Migel Lazpiur jasotako oroigarriekin.

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Joan den larunbatean ospatu zen Zegaman, III. Ehiza eta Natura Azoka. Aurtengoa hirugarren azoka izan da eta ehiztarien presentzia areagotzen ari dela nabarmendu da herrian urtetik urtera.

Azoka batez ere udal pilotalekua eta eskolako patioan txertatu zen. Pilotalekuan, ehiztariek erabiltzen dituzten materialak saltzen zituzten postuak zeuden, bai erropa, bai ta oinetako, eskopeta, makila, txakurrentzat pentsuak eta era askotako materilak ere. Horrezaz gain zetreriako postu ikusgarri bat zegoen eta herritarrek jarritako txosnak ere bai.

Eskolako patioan ehizarako txakurren erakusketa egon zen. Guztira arraza desberdinetako txakur ugari ikusi ahal izan ziren. Guztira 17 txakur zale etorri ziren, Enkanterrietako Villanoa, Euskal erbi txakurrak, arrasto txakurrak, muestra txakurrak, etabar ikusteko aukera izan zen. Bestalde, haurrentzat, puzgarriak egon ziren eskolako patio txikian.

Karraztarro Ehiz Elkarteak, urtero ehiztari bati edo besteri omenaldia eskaintzen dio azoka honen barnean eta aurten Angel Mari Peñagarikano bertsolariari eta eta Confebaskeko presidente ohia den Migel Lazpiurri eskaini zien.

Arratsaldean ertzaintzak errekaste erakustaldi bat egin zuen eta erreskate batean beharrean izanez gero, egin beharreko keinu unibertsalen berri eman zuten.

Fotos

Vídeos