Andutz eta Arbil mendietara igoko dira igandean Amalurrekoak

DV LAZKAO.

Amalur mendi elkarteak eta San Benito ikastolak iganderako antolatutako mendi irteeran Itziar-Deba inguruetara joango dira mendizaleak.

Andutz mendia igoaz ekingo diote ibilbideari, ondoren Lastur aldera jaisteko, eta Arenatanos baserrira inguratzearekin batera, garai batean Deba urez hornitzen zuen ubide bat izango dute bidelagun, berriro ere Arbil mendiaren igoera hasi arte. Behin Arbil-en Itziar-era jaistea besterik ez zaie geratuko ibilaldia amaitzeko. Guztira hamabi kilometro.

Itzala taberna parean geratuko dira elkarrekin autobusez joateko, ohiko moduan, goizeko 8:30ean, igandean, eta arratsaldeko 14:00ak aldera itzultzea dute aurreikusia, Lazkaora. Joan mahi duenak aurrez izena eman behar du, amalur.me@gmail.com helbide elektronikora, edo 688741546 telefono zenbakira (whatsapp), mezu bat bidaliz.

Ipar eskia urtarrilean

Bestalde, asteburu bateko irteera antolatu du Amalurrek urtarrilaren 14/15erako. Somportera joango dira, ipar eskia egitera, eta Candanchuko aterpe batetan pasako dute larunbateko gaua. Izen emate epea abenduaren 15ean amaituko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos