San Andres ermitako ospakizunak bihar egingo dira

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Urtez urteko tradizioa jarraituaz, San Andreseko ermitak protagonismoa bereganatuko du bihar, bertan ospatuko den jairekin. Abenduaren 30ari jarraitzen dion igandean konplituko aurtengoan ere festa beti bezala.

Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasera mezari, non urtean zehar auzoan hil direnak gogoratuko diren. Ondoren, hamaiketakoa izango da bertaratuentzat, txistulariek alaituko dutelarik jai eguna.

Jostailu bilketa

Caritasek eta Satortzulo Gaztelekuak elkarlanean antolatuta, abian da aurten ere jostailu bilketa. Abenduaren 11 arte bilduko dira jostailuak, astelehenetik ostiralera udaletxean, 8:00etatik 14:00etara. Gaztelekura ostiralean eta larunbatean eramana daitezke, 17:00etatik 20:30etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos