Andra Mari jaiak hasiko dira gaur Zizurkilen

I.A. ZIZURKIL.

Amabirjinak, herriko festak gaur hasiko dira Zizurkil goran. Goizaldeko 06:30ean aterata, Oilasko biltzea baserriz baserri izango da. Arratsaldeko 13:30ean, jaiei hasierako suziria. Txapel Eguneko Txapelduna izan den Hernandorena Kultur Elkarteak piztuko Iriarte Etxeko balkoian. Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia. 18:00 Zizurkilgo XIII. Trikitixa txapelketa. 21:00 Herri afaria plazan. Txartelak salgai ohiko tokietan. Azken eguna, abuztuak 10a ondoren, Zesuma dantza taldea.

Bihar, 11:00etan jubilatuen hamaiketakoa Iriarten. 12:30ean, Herri-kirol erakustaldia. Hirunakako bi talde elkarren aurka: Alatzne Etxaburua, Unai eta Joseba Otaegi. Leire Astiasaran, Aitor Urteaga eta Jon Irazu. 18:00etan, idi probak Plazaberrin.

Ordu berean, haurrentzako jolasak begirale eskolakoen eskutik. Ondoren, sagardo dastaketa eta elkartasun pintxoak plazan, Leire Zumeta eta Amaia Arza trikitilariek alaituta. 23:00 Bertsolarien saio nagusia: Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Sustrai Kolina. Gai-jartzailea, Igotz Alkorta. Ondoren eta goizaldera arte, Obaneuke taldea.

Fotos

Vídeos