Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Kontakizunak. Igartubeitin oinarritutakoak. GALILEA
'Amonaren urrezko orrazia', kontakizunik onena

'Amonaren urrezko orrazia', kontakizunik onena

Eztizen Agirresarobek jasoko du lehenengo saria; bigarrena berriz, Iñigo Legorbururen 'Ezberdintasunean berdintsu' kontakizunak eramango du

MIRYAM GALILEA

EZKIO.

Jueves, 3 de agosto 2017, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Istorioak Belarrietara III. kontakizun laburren lehiaketa aurrera eraman da aurten Igartubeiti Baserri Museoan, honetan sei kontakizunek parte hartu dutelarik, eta atzo saridunen izenak jakin izan genituen; hala ere, urrira arte itxaron beharko dugu zuzenean zoriontzeko, sari banaketa orduan ospatuko baita.

Idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu lehiaketa honek, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Gainera, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea izan du xede , Igartubeiti Baserri Museoak, Zugarramurdiko Sorginen Museoarekin lankidetzan euskarazko kontakizun laburren lehiaketako hirugarren edizio honek.

Guztira sei parte hartzaileek aurkeztu dituzte kontakizunak aurtengoan: 'Amonaren urrezko orrazia', Eztizen Agirresarobek; 'Garazi Belagilea', Txus Arrietak; 'Sorgin ehiztaria', Gorka Azkaratek; 'Ihes sorgindua', Ainara Elizondok; 'Nork berea', Aitor Fernandez de Martikorenak; eta 'Ezberdintasunean berdintsu', Iñigo Legorburuk.

Hauek guztiak irakurri eta aztertu ondoren epaimahaiak bi saritu hautatu ditu. Kontakizun sarituen aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak kontutan izan ditu epaimahaiak: haurrei zuzendutako kontakizuna izan behar zuela, mitologia gaia, originaltasuna eta hizkuntzaren erabilera.

Horren arabera lehenengo saria Eztizen Agirresaroberen «Amonaren urrezko orrazia» kontakizunarentzat izan da, honek 250 euroko jasoko dituelarik; eta bigarrena Iñigo Legorbururen 'Ezberdintasunean berdintsu' kontakizunarentzat izan da, honek 150 euroko saria eramango duelarik.

Aurtengo epaimahaia, Zugarramurdiko Sorginen Museoko Irati Goikoetxeak eta Igartubeiti Baserri Museoko zuzendaritzak osatu dute.

Sari banaketa urrian izango da, ordurako sei kontakizunak bilduko dituen argitalpen ilustratua prest izango delarik. Ilustratzaileekin harremanetan daude museokoek orain, kontakizun bakoitzean oinarritutako ilustrazioak egin ditzaten.

Proiektua

Areago, Igartubeiti Baserri Museoko urteko programaren barne, 2011an bere ibilbidea hasten duen ondare berrikuntza proiektua da. Hau, sorkuntza eremuko lenguai ezberdinen erlazioaren bitartez eta euskarri ezberdinen erabileraren bitartez, ondare baliabideekiko beste harreman mota batzu esploratzen duen gune gisa sortzen da.

Beste begirada eta narratiben bitartez, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten zenbait soinudun ibilaldi abian jarri ditu 2011tik. Horretarako euskal kulturako eragileek parte hartu dute, Maialen Lujanbio edo Arantxa Iturbe esaterako, gaur egun Areagoren partaide diren kontakizunen sortzaileak. Kontakizun hauek Interpretazio Zentruan eskura dauden mugikorren bitartez entzun daitezke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios