Amezti Elkarteko Mus Txapelketa datorren larunbatean jokatuko da

16:00etatik aurrera jokatuko da. Izen ematea egun berean egin behar da

E. ALBIZU ZEGAMA.

Datorren urtarrilaren 27an, larunbata, arratsaldeko 16:00etatik aurrera Amezti Elkarteko Mus Txapelketa jokatuko da. Bertan parte hartu nahi duten guztiek, izena Amezti Elkartean bertan eman behar dute egun berean arratsaldeko 15:30etik aurrera.

Odol emailek

Datorren otsailaren 26an, ostirala, arratsaldeko 18:30etik 20:30era odol ematea egingo da Olarango gizarte zentroan.

Azken egunotan komunikabideek urtarrilean zehar hospitaletan odol erreserba gutxi dagoela eta dei berezia egin da odola eman dezagun erreserba hauek berriro ere errekuperatu asmoz, ahal duzuenok beraz ostiralean parte hartzea gonbidatzen zaituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos