Amezketako mapa toponimikoa eguneratu eta jendaurrean ikusgai jarri du Udalak

A. GOIKOETXEA AMEZKETA.

Urte hasieran Amezketako Udalak herriko toki izenak berrikusteari ekin zion. «Herriko hainbat tokik jatorrizko izena mantendu dute baina beste batzuek aldaketak izan dituzte denboraren eta erabilpenaren eraginez, ahoskerari dagokionez, batez ere», azaldu dute udal arduradunek.

1998an argitaratutako mapa toponimikoa eguneratu eta formatu digitalean jasotzea erabaki du Udalak. Behin izendegiaren hasierako taxuketa eginda, Udalak udaletxeko pleno aretoan jarri du ikusgai toki izenen mapa eguneratua, «nahi duenak kontsultatu eta, beharrezko ikusiko balu, Udalari iradokizun edo zuzenketaren bat proposatzeko, mapa berriari behin betiko onespena eman aurretik». Uztailaren 14ra arte izango dute herritarrek horretarako aukera.

Fotos

Vídeos