Amaitu dituzte Oiduiko txabolaren berreraikuntza-lanak

Pasa den otsailean erre egin zuten txabola eta Gailerraranz Mendi Elkarteak berehala ekin zion berrikuntzari

IRAOLA ZALDIBIA.

Dakizuen bezala duela hilabete batzuk, otsailaren lehen egunetan, erre egin zuten Oiduiko txabola. Gailerraranz Mendi Elkarteak berehala ekin zien berriro zutitzeko lanei. Lanak amaitu dira, eta Oiduiko aterpea berriro zutik dago, eta orain ospatzea tokatzen da.

Honako programa hau dago izendatua: hilaren 27an, 21:30ean, Kultur Etxean, 'Everest' pelikularen proiekzioa; hilaren 29a, Antzokian, 22:30ean, Oiduiko auzolanari buruzko bideo-emanaldia; hilaren 30ean, ibilaldia Oiduira: 8:00etan, Oiduira mendi ibilaldia; 11:00-12:00 aldera Oiduin; 14:00etan, bazkaria (paella erraldoia); bazkalostean: umeentzako jolasak, bertsolariak, trikitilariak...

Tikeak herriko tabernetan salgai, azken eguna irailak 26; helduak, 15 euro; umeek: 10 euro. Oiduin Gailurrerantz Mendi Elkarteko elastikoak eta edarientzako barra izango dira.

Fotos

Vídeos