Alurr Dantza Taldean izena emateko aukera, astelehenetik aurrera

M.A. IBARRA.

Datorren astelehenetik aurrera zabalduko du Ibarrako Alurr Dantza Taldeak bertan izena emateko epea, eta iraila arte egin ahal izango da. Bete beharreko inprimakiak herriko kultur etxean eskuratu ahal dira, baita Alurreko webgunean ere.

Dantza taldeko irakasleek diote datorren ikasturtea hainbat berezitasunekin datorrela; esaterako, haurren sormena eta espresioa lantzeko, hilero, eskola bereziak egongo dira, eta dan-tzak irakasteaz gain, beren irudimena eta gorputz askapena landu ahal izango dute.

Bestetik, irailaren 14 eta 21ean, dantzan hasi nahi duten haurrek esperientzia probatzeko zenbait egun izango dituzte gustuko duten ala ez jakiteko. Hori 17:00etan izango da, lokal zaharrean.Informazio gehiago nahi izanez gero, www.alurr.net webgunean, Ibarrako kultur etxean edo 635 757 048 telefono zenbakira deituta lortu ahal du interesdunak.

Fotos

Vídeos