Altzoko Handiaren ibilbidearen inaugurazioa gaur

YARZA

Altzoko Udalak Jose Miguel Eleizegi Altzoko Handiaren inguruan herrian sortu den ibilbidearen eta informazio-panelak inaugurazioa egingo du gaur goizean. 10:30ean hasiko da ekitaldia udaletxean. Herriko puntu ezberdinak lotzen dituen ibilbidea eta informazio-panelak aurkeztuko dira eta orain dela gutxi hil zen Juanba Berasategi marrazkilariari omenaldia eskainiko zaio emandako laguntzagatik. Ondoren, nahi dutenek ibilbidea egiteko aukera izango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos