Secciones
Servicios
Destacamos
YARZA
ALTZO.
Viernes, 8 de diciembre 2017, 00:56
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Urtero bezala Eguberriak gerturatzen diren heinean Olentzerotan Jakinminez kultur astea antolatzen da Altzon. Datorren igandean, abenduaren 10ean, hasiko da aste beteko egitaraua bigarren urtez antolatu den azokarekin. Goizeko 10:00etatik 14:00etara bertako barazkiak zein artisautza produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira. Azoka plazan egingo da, euria izanez gero frontoian. Egitarauak asteartean, hilaren 12an, jarraituko du. Iluntzeeko 19:00etan 'Kataluniara begira' izenburupean solasaldia eskainiko dute Argia aldizkariko zuzendari Estitxu Eizagirrek eta Berriako zuzendari Martxelo Otamendik. Hitzaldia Batzarremuinoko kulturgunean izango da. Ondoren, mokadutxoa es-kainiko da. Ostegunean, Onintza Odriozolak 'Anizeto Olano, 'Migel Altzo': euskal eskola, gerrak zapuztutako ametsa' hitzaldia eskainiko du. Bertan, Olanok euskara bere garaiko eskola sisteman sartzeko egindako lana azalduko du. Hitzaldia iluntzeko 19:00etan izango da udaletxeko batzar aretoan. Hurrengo egunean, ostiralean, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena trikitilariak '2 poliedro' musika emanaldia eskainiko dute gaueko 22:00etan Batzarremuñoko kulturgunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.