'Altxorraren bila' eta 'Jolas kooperatiboak' Hip Hip Urri ekimenean

A. BAZTARRIKA GABIRIA.

Urrian lepo sarturik gaude dagoeneko, eta ondorioz aurtengo Hip Hip Urri proiektua ere martxan dago. Proiektu honi esker urriko asteburuetan herri askotan aisialdi eta kultura kontsumorako bideraturiko zenbait ekintza eskaintzen dira, eta jakina Gabirian ere zer edo zer egongo da.

Alde batetik, igande honetan, urriak 8, Ormaiztegi eta Beasainekin elkarlanean kultur ibilaldia egin da. Bestetik, urriak 22rako goizeko 10:00etatik aurrera zerbait oso kitzikagarria prestaturik dago. 3-12 urte bitartekoentzat 'Jolas kooperatiboak' egongo dira, helburu gisa denek parte hartzea eta ongi pasatzea izango dituzten jolasak egitea alegia. 12 urtetik gorakoentzat, berriz, iazko arrakasta ikusita, aurten ere 'Altxorraren bila' arituko da jendea, herri guzti guztian zehar taldeka pistak aurkitu eta probak gaindituz, altxorrera heltzea lortu arte. Irabazleek saria izango dute.

Urriaren 22ko ekitaldietarako izena emateko epea zabalik egongo da urriak 20 arte, eta parte hartu nahi duenak Gabiriako udaletxera deitu beharko du.

Fotos

Vídeos