Secciones
Servicios
Destacamos
ARANTZAZU BAZTARRIKA
GABIRIA.
Martes, 24 de octubre 2017, 00:27
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Igandean, Hip Hip Urrirako ekintza bat egin behar zela aitzakiatzat hartuta aurtengoan ere altxorraren bila ekitaldia antolatu zen. Alde batetik, 12 urte baino gutxiagoko dozena bat umeek jolas komunitarioak egin zituzten.
Parte hartzaileek joko ezagun eta ez horren ezagunetan hala nola armiarman edo musika kaxan, ederki asko pasaz igaro zuten goiza. Amaitzeko, guztiek sari bezala jasoko zuten altxorra aurkitu behar izan zuten, Altzibar lora dendak hornituriko landareak. Bestetik, adin horretatik gorako 30 pertsonek herri guztian zehar eginiko altxorraren bila lehiaketan parte hartu zuten.
Antolatzaileek eginiko 5 pertsonako taldetan banaturik pistak argituz Gabiriako sei baserritara heldu behar zuten eta hauetan frogak gainditu hurrengora joateko pista lortzeko. Frogen artean, Astiazaran baserriko oilaskoak kontatzea, egun artan bertako jaunak betetzen zituen urteak bezain beste, edo Aztiriako Etxetxo baserrian misterioak argitzea tokatu zitzaien parte hartzaileei.
Guztiak poz lorietan ibili ziren alde batetik bestera egin beharrekoak lehen-baileen egin nahian, baina garailea dena burutu eta Ostatu aurrera lehenengo heldu zen taldea izan zen, beraiek irabazi zutelarik herriko produktuz beteriko altxor bana.
Bukatzeko, parte hartzaile eta antolatzaileentzat jan edana egon zen Ostatuan. Hala ere, guztia ongi irtetzea herritar guzti-guztiei zor zaie, horrelako ekintzak egitea ezinezkoa bailitzateke guztiek adieraziriko laguntzeko jarrerarik gabe.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
TodoAlicante
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.