Aloña Muruak eta Marian Bidegainek irabazi zuten mural lehiaketa

Mural lehiaketako irabazleak beraien lanarekin saria jasotzen. / A.B.
Mural lehiaketako irabazleak beraien lanarekin saria jasotzen. / A.B.

A. BAZTARRIKA GABIRIA.

Euskararen Nazioarteko Eguna zela aprobetxatuz zenbait ekintza antolatu ziren. O ostiralean Mikel Laboari buruzko dokumentala eta ostean Aitor Furundarenak gidaturiko kantu afaria egon zen eta igandean herriko Iñaki Murua, Gorka Maiz eta Aratz Igartzabal 'Potto' bertsolariekin bertso bazkaria Ostatuan eta iluntzen Terra Incognita taldearen kontzertua.

Larunbaterako Balentzategi herri eskolako ikasleen emanaldia zegoen aurreikusia, baina ostiral horretan beste eskola batzuetako ikasleentzako erakustaldia atzeratzea erabaki zuten arduradunek elurragatik eta ondorioz hurrengo egunekoa ere bai.

Hala, beste eskola batzuetako ikasle eta irakasleak hilaren 15ean etorriko dira Gabiriara eta beste guztiok hurrengo egunean arratsaldeko 17:00etan Saloian izango da herriko gaztetxoenek orain arte emandako gaiei buruz prestaturiko antzerki, koreografia, abesti eta bertsoak ikusi eta entzuteko beta.

Horrez gain, asteburu guztian zehar mural lehiaketara aurkeztu ziren bederatzi lanak ere ikusgai egon ziren kultur etxeko Murgil gelan bertaratutakoek botoa eman zezaten gustukoen zutenari. Azkenik, bertso bazkariaren ostean boto gehien zituen aukeraren egileari saria eman zitzaion. Udaberri aldera egingo den muralaren ideiaren egileak Aloña Murua eta Marian Bidegain izan ziren eta berain muralerako proposamen garaileak honako lelo eder hau zuen: 'Euskarai euskaratik kiribildu, korapilatu, ehundu, aireratu, zabaldu, luzatu... baina ez dezagun eten haria, bestela zer litzateke Gabiria?'

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos