Alegiako inguruak ezagutzeko mendi irteera egingo da igande honetan

GOIKOETXEA ALEGIA.

Alegiako Mendi Asanbladak urteko azken irteera antolatu du datorren iganderako. 9:00etan Tonto-kaletik abiatu eta Langaurre, Egileor, Matxina, Beaxubi eta Etxarratik pasatuko dira eguerdirako Alegiara itzuli aurretik. Etxarran egingo dute hamaiketakoa: helduek 3 euroren truke eta umeek 2 eurotan.

Izena eman nahi dutenek bihar, ostegunarekin izango dute horretarako azken eguna: kultur etxean, whatsappez edo alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidean eman dezakete izena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos