Alegiako baserriak ezagutzeko mendi irteera egingo dute igandean

GOIKOETXEA ALEGIA.

Alegiako Mendi Asanbladak Arterreka-Aristizabal-Ugarte mendi irteera antolatu du iganderako, hilaren 28rako, Alegiako baserriak ezagutzeko helburuarekin.

Goizeko 9:00etan jarri dute hitzordua Tontokalen, eta autoz joango dira irteera punturaino. Eguerdirako bueltan izatea espero dute.

Jubilatuen kuota

Bestetik, Jubilatuen elkarteak bere bazkideei gogorarazi nahi die ostiralean, hilaren 26an amaituko dela 2018ko kuota ordaintzeko epea.

Goizeko 11:00etatik 12:00etara elkartean bertan ordain dezakete bazkideek 10 euroko kuota, bazkide txartela erakutsita, eta aginaldoa jasoko dute momentuan bertan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos