Aldaketa Aztiria erretegian

Maria Jesus Deba eta Juan Ramon 'Peio' Goikoetxea. / BAZTARRIKA
Maria Jesus Deba eta Juan Ramon 'Peio' Goikoetxea. / BAZTARRIKA

Maria Jesus Debak eta Juan Ramon 'Peio' Goikoetxeak Itsaso Barandiarani pasako diote testigua

ARANTZAZU BAZTARRIKA GABIRIA.

Gabiriako Aztiria auzoan aro bat bukatzear dago, izan ere ia 31 urtez bertako jatetxea ezin hobeto kudeatu duten Maria Jesus Debak eta Juan Ramon 'Peio' Goikoetxeak abenduak 6an, urtero bezala oporrak hartzean, Itsaso Barandiarani pasako diote testigua, honek urtarrilaren 8an berrirekiko duelarik.

1987ko martxoan zabaldu zutenetik, lan eskergaren ondorioz gora-behera ugariri aurre egin die familia honek, beti pozik eta bertara gerturatutako guztiei irri zabalak eskainiz den-denak oso gustura sentiarazteko moduko leku eta giro bat sortuz.

Baina denak du bukaera, eta zenbait inguruabarren pilaketa dela medio, eskualdaketa egiteko unea iritsi dela erabaki dute. Hala ere, ez diegu guztiz agur esango, Maria Jesusek oraindik sukaldeari lotuta jarraituko baitdu.

Beraiek hurrengoei beraiek egon diren bezain kontentu egotea opa diete, nahiz eta zaila izan, eta auzoko, herriko eta bezero guztiei eskerrak eman nahi dizkiete orain arte eman zaien tratuagatik, nahiz eta azken hori guztiz elkarrekikoa izan.

Fotos

Vídeos