Aldaietaren mahai jokoak, hilaren 23an

DV LEGORRETA.

Aldaieta jubilatu elkarteak antolatzen dituen mahai jokoak hilaren 23an hasiko dira. Asteartetan eta ostegunetan jokatuko dira arratsaldeko 16:00etan jubilatu elkartean bertan. Izen ematea bihar eta etzi izango da jubilatu elkartean 11:30etik 12:30era. Bikoteak antolatuta etorri behar dira. Baita ere ostegunean, hilak 18an, bingo jokoa izango da jubilatu elkartean arratsaldeko 17:00etik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos