Albizturtik aterako da Erniopeko Martxa

NÚÑEZ ALBIZTUR.

Hamaikagarren edizioa izango du aurten Erniopeko zortzi herrien arteko mendi martxak. Maiatzaren 13an izango da ibilaldia eta parte hartu nahi dutenentzako izena emateak irekita daude jada.

Martxak bi ibilbide ditu, Albizturtik aterata. Ibilbide luzeak 48 kilometro ditu eta parte hartzaileek Bidania, Errezil, Aia, Asteasu, Larraul, Alkiza eta Hernialde igaroko dituzte Albizturrera itzuli baino lehen. Ibilbide laburra, aldiz, 26,5 kilometrokoa izango da eta partaideek Bidania, Errezildik barrena Hernioko tontorraren ondotik igaroz Alkizara joango dira eta bertatik ibilbidearen azken zatia luzearen berdina izango da.

Martxa luzeko parte hartzaileak goizeko 6:00etan izango dute irteera ordua eta ibilbide mo-tzekoek 8:00etan. Antolakun-tzak ibilbidean zehar sei postu jarriko ditu edariarekin eta lau jatekoarekin. Erniopeko martxa honetan parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira. Izen-ematea www.erniozaleak.org webgunean egin beharko da. Martxaren egun berean ere izen eman ahal izango dute parte hartzaileek irteera bakoitza baina lehenago.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos