Aiztondo Gutun Lehiaketako sari banaketa etzi Alkizan

NÚÑEZ ALKIZA.

Hamaikagarren urtez Aiztondo zerbitzuen mankomunitateak Gutun Lehiaketa antolatu du aurten. Hirurogeita hamar lanetik gora aurkeztu dira lehiaketara, 'Ekairi gutuna' izenburupean. Bihar ostirala, egingo da sari banaketa kultur aretoan, arratsaldeko 18:00etan.

Aurten aukeratu den gaia dela eta, Chrysallis haur eta nerabe transexualen gurasoen elkarteari lehiaketako epaimahaian parte hartzeko proposamena luzatu zion Aiztondok, eta lan hori betetzeaz gain, elkartearen izenean aipamen berezia jasoko du gutunetako batek. Ekitaldian, saritutako gutun guztiak irakurriko dituzte idazleek. Gainera, Bihozkada musika taldeko Unai Aldasorok eta Tomax Lizardik zuzeneko musikarekin girotuko dute sari banaketa. Amaieran, parte hartzaile zein bertaratuentzako luncha eskainiko da.

Buruarinak egiteko tailerra

Tantai elkarteak buruarinak egiteko tailerra eskainiko du Alkizan, 10 eta 17 urte birtarteko neska-mutilentzat. Tailerra hurrengo asteartean, hilak 19an emango da, asteartean, bost euroko prezioarekin. Parte hartu nahi dutenek udaletxean edo liburutegian izena eman beharko dute. Izen-ematerakoan egin daitezkeen modelo ezberdinen artean nahiago dena aukeratu beharko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos