Aiztondo gutun lehiaketak baditu irabazleak

Sarituak Fagus interpretazio zentroan. Aurten 'Ekairi gutuna' izan da gaia /  NUÑEZ
Sarituak Fagus interpretazio zentroan. Aurten 'Ekairi gutuna' izan da gaia / NUÑEZ

NUÑEZ ALKIZA.

Gutuna literatur genero bezala aldarrikatu zen Aiztondoko Gutun Lehiaketako XI. edizioko sari banaketa ekitaldian. Aurten 'Ekairi gutuna' izan da gaia eta Alkizako Fagus Interpretazio Zentroan banatu ziren sariak.

Gazteenen artean, sei eta zor-tzi urte artekoen A mailan, Alkizako Ikerne Zabalak idatzitako gutuna izan zen lehen saria jaso zuena. B mailan, 9 eta 11 urte artekoenean, Larraulgo Udane Alkalderen gutuna izan zen irabazlea eta bigarrena Irurako Olaia Arsuagarena.

12 eta 16 urtekoen artean, D mailan, Larraulgo Iraide Tejeria izan zen lehenengo saritua eta bigarren sailkatua Asteasuko Iraia Mendia izan zen.

E mailan, 17 urtetik aurrerakoentzakoan, Beasaingo Ekaitz Goikoetxeak irabazi zuen eta bigarren Asteasuko Haritz Mujika izan zen. Gainera, Aiztondo Mankomunitateak eskain-tzen duen sari berezia Alkizako Shrabani Aranzaberentzat izan zen. Shrabanik berak jarri zion musika ekitaldiari hainbat pieza abestuz.

Aurten Chrysallis Transexualitate egoeran dauden haur eta gazteen familien Elkarteak ere gutun guztien artean aipamen berezia eman zuen, Ekai bertako kide baitzen. Honela, Larraulgo Iraide Tejeriak eta Hernaniko Iñigo Legorburuk lortu zuten elkartearen sari berezia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos